Santurtzi. 1021. dantzan.eus

Santurtzi. 1021. dantzan.eus

1921eko Abrako estropadak Santurtziko trainerak irabazi zituen, eta garaipena nesken aurreskuarekin ospatu zuten. Dantzan.eus atariak sareratu du orduko bideoa.

Emilio Xabier Dueñasek sareratu ditu irudiak, azalpenak ematearekin batera. 1921eko irailaren 11an, Abran (Ibaizabal-Nerbioiren ibaien ahoan) jokatu ziren lau estropadaren ostean, beste zazpi traineruren aurka gogor lehiatuta eskuratu zuen garaipena Santurtziko ontziak.

Emakumeek euskal dantzan zuten parte hartzeari buruz azken urteetan defendatzen ari ziren ideiak berretsi dira horrela, Dantzan.eus atarian azaltzen denez. Gutxienez dantzaren eta protokoloen inguruko bi gai mahai-gainean jartzen ditu filmak. Batetik, generoari dagokiona. Argi uzten du emakumeek aurreskuak eta soka-dantzak egin izan dituztela. Bestetik, gaur egun nagusitu den aurresku indibidual eta gimnastikoaren aurrean, ohorezko aurreskua sokan egiten zen dantza dela agerian jartzen du.

Soka-dantza irudi zaharrenetakoak izateaz gainera, ezagutzen direnen artean, emakumeek eskainitako soka-dantza baten irudi zaharrenak dira. Gainera, horren berri ez zegoen eremu eta data batean, Santurtzin eta 1920eko hamarkada hasieran.

BIDEOA

Deja un comentario

Tienes que iniciar sesión para escribir un comentario.